Zilibito Records Oiartzunen sortu zen 2022ko irailean 22an. Ziztu bizian prestatu zuten maketa, gero segituan Gaztea Irratiaren “Maketa Lehiaketa” irabazteko 2023an.
Oiartzungo zazpi gazteek autotunea erabiltzen dute gustuko duten trap, pop-punk eta hiper-pop abestiak lantzeko, eta askotarikoak dira musika oinarriak horren gainean abesteko, batez ere popa eta pasarte elektronikoak. Taldekide gehienak 2006an jaiotakoak dira eta 2023an argitaratu dute arrapaladan ondutako hamaika kantuko lehen disko digitala, "Hastapenak”.
2024tik aurrera Baga-Biga bulegoak eramango du Zilibito Records talde gaztearen management lana.
Kalean da “Tropikal”, 48280 taldearen azken singlea
48280 taldeko Txoron, Lil, Besz, Ruizma eta Karzuk indarrak uztartu dituzte beste behin aurtengo...





0 iruskinak