Ikuskizun berria, formatu berria eta disko berria!
Muxin eta Zapotxin pailazoek urteak daramatzate Euskal Herriko haur eta familien artean barreak, musika eta une ahaztezinak partekatzen. Orain, “Baserritarrak” ikuskizun berriarekin datoz, inoiz baino indartsuago!
Oraingoan, Amona Mirentxuren baserrira joango dira, eta bertan abentura, bihurrikeria eta ezusteko ugari biziko dituzte.
Formatu berria: lau aktore oholtza gainean, eszenografia ikusgarria, pertsonaia berriak eta 75 minutuko antzerki musikala, 2-8 urteko haurrentzat bereziki pentsatua.
Gainera, disko berria ere aurkeztuko dute, Xabier Zabalaren musikarekin eta kolaboratzaile ezagunen parte-hartzearekin.
Barreak, musika eta familia osoarentzako festa paregabea!





0 iruskinak