Modus Operandi ft. ETS – Bost Axola
Singlearen aurkezpena
Modus operandik “bost axola” singlea aurkeztu du, en tol sarmientoko iñigo etxezarretarekin elkarlanean sortutako abestia. pop tekno ildoko erritmoak dituen kantu honek mezu argi eta zuzena zabaltzen du: norberak nahi duen moduan bizitzeko, maitatua izateko eta bere burua munduari erakusteko eskubidea.
Mezua
Egunero epaitzen gaituzte, eta epaitzen dugu: gure jokabideagatik, itxuragatik, iritziengatik eta beste hamaika arrazoirengatik. “bost axola” askatasun pertsonalaren kantua da, eta zaurgarrienen ereserki bilakatu nahi du, edo, gutxienez, mezu hori ahalik eta urrutien zabaldu.
Bizitzan zailtasunak dituen orok jasaten du epaiketa hori, baina gizarteratze prozesuan denok gaude horren barruan. beti begiratzen diogu besteari, sarri begi okerrez eta aurreiritziz betetako irudiaren bitartez. abestiak hori guztia alde batera uztea du helburu, eta guztiok, garen modukoak garela, gizartean lekua izan dezagula aldarrikatzen du, beldurrik gabe.
Soinua eta produkzio artistikoa
Musikalki, “bost axola” pop tekno ildotik doa. produkzio artistikoan chickjuarezek, modus operandik eta iñigo etxezarretak hartu dute parte, hirurek elkarrekin. ekoizpena musiikki estudioetan egin da, adrián vallejoren gidaritzapean.





0 iruskinak