Modus Operandi taldeak “Kantu Hura” abestia kaleratu du martxoak 18an. Horretarako, Youtuben iada ikusgai dagoen video lyric bat prestatu dute.
Abestiek izugarrizko garrantzia dute guregan. Sentimendu, pentsamendu eta eguneroko bizimoduan.
Askotan gure bizitzaren une bereziak gogora ekartzeko gaitasuna dute eta entzute soilarekin garai horietara bidaiatzeko gai izan gaitezke. lzan ere, gure iraganeko une bereziak eta irrikak orainaldira ekartzeko gai dira.
Hortaz,abesti honekin omenaldi xumea egin nahi izan diogu «Kantu hari»
Txikitan, gaztetan zein beste sasoi batean; maiteminarazi, dantzarazi, borrokarazi edo negarra eragin zigunari. Azken batean, abestiek gure zentzumenak dantzan jartzen dituzte.
Kantu haietan geratu baita gure bizitzaren zati bat.
Abestiaren doinuarekin melankonia eta alaitasuna islatu nahi izan ditugu. Latin rumbaren ildotik doazen leloak ustartzen dira zati akustiko eta elektronikoekin, dantzatzera eta abestera eramaten zaituen abestia izatea nahi genuen.
Ahotsa: Inaki Ortiz de Villalba
Gitarra: Rubén Matilla
Baxua: Joseba San Sebastián
Tronboia eta Koroak: Diego Martínez
Tronpeta: Xabier Arriola
Bateria, ekoizpena, sinteak, koroak: Josu Erviti
Estudioa: Erviti Studio
Letra: Iñaki Ortiz de Villalba
Musika: Iñaki Ortiz de Villalba eta Josu Erviti