Mirari taldearen “Gure paradisua” bigarren diskoa balizko paradisu horren bila abiatu da, ondoko horrek ongi egiten dizun une horien arrastakoan jarri da, eta etsaien eta atseginak ez diren pertsona eta gauzak albo batera utzi nahi ditu. Ospakizun diskoa da, arau aratz baten ondoan eraikitakoa, irriak emango dira irrien truke, enpatikoak izatean datza bizitza, eta mundu hori altxatzera dator, noski, “Gure paradisua”. Popa, rocka, ska eta baladekin jaia eta alaitasuna gura dute, zerbait berez dena baino zailagoa ez egitea, xede horrekin kaleratu dute diskoa.
Une gozoak bizitzeko eta ongi pasatzeko da Mirari taldea.





0 iruskinak