Oct 5, 2026 | Albisteak

Oxabik 20 urte bete ditu, eta urteurren berezi hau ospatzeko kontzertu handia eskainiko du abenduaren 19an Durangoko Landako Gunean.

2006an Galdakaon sortu zenetik, taldeak ehunka plaza eta agertoki zeharkatu ditu, Euskal Herriko erromeria eszenako erreferenteetako bat bihurtuz.

Urteurrenari amaiera borobila emateko, doako kontzertu berezia prestatu dute Landakon, gonbidapen bidez. Gau horretan, beste sorpresa batzuen artean, 20 urte hauetan taldetik igaro diren kideak berriro elkartuko dira oholtza gainean: 20 urte, 20 lagun!

 

0 iruskinak

Bidali iruzkin bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *

JARRAITU BAGA BIGA-REN BLOGA IRAKURTZEN