Enbata Lorade: Rocka, rapa eta funkya kostaldetik
2023an kontzertu bakar bat sortu zen proiektua benetako surprise bihurtu da, hasierako asmo haiek gainditu eta jada bi disko kalean duten talde sendo eta berritzaile gisa loratuz. Bakioko boskote honek rock alternatiboa eta popa uztartzen ditu, funkyaren dantzagarritasuna eta raparen indarra bereganatuz. Bere soinu fresko eta eklektikoak zuzeneko elektriko eta indartsu batean egiten du eztanda, publikoarekin konexio zuzena lortuz eta oholtza gainean energia dantzagarria kutsatuz. Bakioko kostaldetik datorren enbata musikal honek bidean aurkitutako ezusteko hori sormen-indar bihurtu du.





0 iruskinak