La Furia PROMO

Reincidentes

Sevillako Reincidentes taldeak etengabe eman ditu kontzertuak hiru hamarkadetan zehar. Bere errepertorio historikoa printzipio adierazpen bat da hasieratik amaierara, munduan gaur egun gertatzen diren ankerkeri eta injustizien gainean atzamarra jartzen duena. Estatu mailako punk rock talde nagusietako bat izaten jarraitzen duen talde kontzientziatua da Reincidentes.