Laurogeta hamargarren hamarkadan ekin ziotenetik, Boikot taldeak punk-rockaren alor guztiak landu ditu. Etengabeko ibilbide luzea izan dute, pausoz pauso arrakastara eraman dituena; haien hasiera “auzonalista” eta inkonformista xumetik, Madrilgo Street-punk eszenako zentro sozial okupatu, auzoetako jai eta areto alternatibotan jotzen. Boikotek haien ikusmira musikalak zabaldu dituzte urteetan zehar, metala, hardcore melodikoa, ska eta bestelako generoak ere landuaz bidean, penintsula osoko jaialdi eta aretoetan joaz.

