Eskaintza!

Atmosfera CD

El precio original era: 10,00 €.El precio actual es: 7,00 €.

Artista: Dientes de Luna

Dientes de Luna Atmosfera CDa

55 disponibles

Xehetasun Gehiago

Dientes de Luna taldearen «Atmosfera» diskoaren rocka trinkoa da, oinarri sendo-sendokoa; honek abestien mamian doinu gogorrek, 90 eta 2000ko hamarkadetako rock kaletarrak, rock alternatibo amerikarrak, indie-ak beste eragin oro azpiratuko dutela pentsatzera eraman gaitzake (eta noski egingo dutela), baina abestiaren melodiek pop doinuekin goxatuko du askotan lehenago aipatutako sendotasuna. Gizakiek dituzten zalantzak, beldurrak eta pentsamenduak islatu nahi ditu taldeak, poesia eta metaforan blaiturik, istorio eta bizipen pertsonalekin harilkatuta betiere. Dientes de Luna taldearen pop ukituek berezkoa dute kolpe indartsua; haize lakar eta laztantsuak batzen ditu taldeak kantuetan, eta jendea dantzarako prestatuko. Diskoari izena ematen dion“Atmosfera” kantua sinfonikoaren eta progresiboaren uztarketa da, instrumental horren izpirituan dago Dientes de Luna taldearen sena, senaren indarra, soinuan kristalizatuta.

Bidalketak eta Itzulketak

Bidealketa-tarifa:

Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €

Itzultzeko epea: 14 egun.

Kontsultatu itzultzeko baldintzak.