Post mortem CD

10,00 

Artista: La Furia

La Furia Post mortem CDa

29 disponibles

Xehetasun Gehiago

«Post mortem» izena darama La Furiaren laugarren diskoak. Rapa dute oinarri intelektual eta musikal diskoak biltzen dituen hamar kantuek, baina ikuspuntu feministatik. Feministagoa rapzale baino, La Furiak feminismoaren barrunbeetatik ateratako abestiak egin ditu, poesia politiko eta ekintzailea bilakatuta, ahotsaren aldarri sakona. Esaldi bakoitzak berebiziko indar bizizalea du.

Ez dago eztarriko korapilorik, gardentasuna bistakoa da harreman botere hertsatzaileari koska egiteko, baita patriarkatuaren zirrikitu txikienari ere, arau normatiboak pikutara botatzeko. Bizitzaren aldarteak daude «Post mortem» izenburuan, bizitzeko jaio baikara, gozatzeko. Bakardadeak sorrarazten dituen ibaiadar guztien aurka doa, gero feminismoaren bihurguneek dena bustitzeko askatasunaren bidean, behin eta berriro. La Furiak hamaika musika jantzi erabili ditu oinarrietan (sehaska -kantua, punka, industriala, elektronika, technoa, EDM, IDM,rocka, elektro swinga, reggaetoia, erromeria) eta guztietan ahotsaren xarmantasunak erakarriko gaitu apropos aukeratutako letrekin. La Furia zeharo gustura geratu da emaitzarekin. «Post morten» diskoa zer den garrantzitsua eta zer premiazkoa bereiztera dator.

Bidalketak eta Itzulketak

Bidealketa-tarifa:

Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €

Itzultzeko epea: 14 egun.

Kontsultatu itzultzeko baldintzak.