Zuberoako Mauletik dator Xiberoots taldea. Engaiamendua letretan, eta doinuetan reggae eta honen oinordeko estiloetan du oinarri eta sustraia. Reggae bihotzean, mingainean euskara, buruan letra jantziak, hanketan dantza eginarazteko grina, gorputza da herria.
Reggaea dute mami, baina iturri horretatik ragga, raggamuffin, ska eta karibetar doinu ugari ere badatoz etengabean. Kontzertuak euskararen jaia dira, eta baita konpromisoarena ere.
Hemendik aurrera Baga-Biga bulegoak eramango du Xiberoots taldearen kontratazioa.
ETS taldeak abuztuaren 25era aldatuko du Bilboko kontzertuaren data teknikarien greba dela eta
ETS taldea Bilboko Udalarekin elkarlanean aritu da azken egunotan antolakuntza eta segurtasun...





0 iruskinak