Zelanda taldearen mamia eta funtsa Fran Urias musikariak eraiki ditu. Hesian taldeari makina bat urte eskaini ondoren, eta hura desegin ostean 2020an, sorkuntzaren inertziak ez du izan etenik Franen buruan. Kantuak egiteko grina ez zaio desagerrarazi. Kantuei biribiltasuna emateko ingurura begiratu du, eta azken boladan taldekide izandako Ane Bastida baxu-jotzailea ekarri du proiektu berrira. Anek Iñaki Bastida anaia, eta Zelanda egin da. Beraz, Zelanda dira Fran Urias (gitarra eta ahotsa), Ane Bastida (baxua) eta Iñaki Bastida (bateria).
Zelanda taldearen (2021, Etxarri Aranatz, Azpeitia) “Amarena” singleak badu William Shakespearen esaldiarekin zerikusia: ”izan edo ez izan, horra hor auzia… hiltzea lo egitea da… edo agian amets egitea”. “Amarena” abestiaren letretan Zelanda taldeak benetako esperientzia bat kontatzen du, borroka emozional handi bat utziko digu; amak galdutako umeak aukera eman dio beste bizitza bati, haren ordezkoari. Zelanda taldearen rocka konponketa modernoen sehaskan kulunkatzen da. Gitarra zorrotzak leuntzen dituen oinarrietan du babesa, izan daiteke power-pop malenkoniatsua. Lelo arin eta eraginkorrak. Ahots sentikorrak lelo aparretan biribilduak. Hesian taldeak izan ez duen ume-kantuaren lanbroa landa amultsuagoetara ekarririk, Zelanda bilakaturik.
Mikel Cubillok zuzendu du “Amarena” abestiaren bideoa.