Euskaraz gaztetxoenentzat egiten duen lehen diskoa da. Bilboko Zazpikaleetan amatxu bat hurbildu zitzaion eta bere haurrak Kirikiño ikastolan daudela esan zion, eta Yogurinha Borovaren abestiak eskatzeko irakasleei Amona Molonaren abestiak jartzeko esaten ziotela. Izugarri gustatu zitzion txikiek horrela ikustea, amona bat bezala, eta disko honen funtsezko ideia eman zion.

"Transformista bat naiz, drag queen heldua, eta txikiek ni ikustea zerbait alaia eta dibertigarria pozgarria da. Abestia ska mugitua da. Amonek, amek, alabek eta emakumeek, oro har, kemen eta indar handia dute, eta horixe transmititu nahi izan dut abestiarekin".