Twin Melody taldeak euskal herriko eta estatuko kontzertuen kudeaketa baga-biga bulegoaren esku utzi du.

Twin Melody edo Aitana Etxeberria eta Paula Etxeberria bikiak (Ordizia 1997) gazte hasi ziren egiten izugarrizko ibilbidea sare sozialetan. Youtube-ra igo zituzten kantari ospetsuen bertsioak biralak egin ziren arrapaladan, ospeak gora egin zuen jarraian. Twin Melody taldeak 2018an argitaratu zuen lehen diskoko kantuak, “Twin Melody” (Sony), nerabeen apetak goraino alaitzeko asmoarekin osatuta daude. Gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa erabiltzen ditu Twin Melody taldeak. Kantuak koreografiekin atonduta datozenez eragin zuzena izan du sare sozialetako jarraitzaile kopuruarekin (Instagram-en 932.000 jarraitzaile eta Youtube-n 1.400.000 jarraitzaile izanik). Beraz, nerabeak erakartzeko makina biribila egin dute Aitana eta Paula bikiek. Twin Melody bikotearen ikuskizuna erakargarria da, zuzena, dantzagarria eta dibertigarria.

Twin Melody bikotearen zuzenekoen booking-a Euskal Herrian eta estatuan Baga-Biga bulegoak antolatu, koordinatu eta kudeatuko du. 2019-2020ko denboraldiko kontratazioa irekia dago.