AZKENA aretoa - BILBO
2018ko apirilaren 20, ostirala
Ateen irekiera: 21:00etan
Salmenta puntua:  ticketea


SES da, azken boladan, Galiziako musikaren fenomenoa. 2018an bosgarren diskoa argitaratu ondoren berriro dago "biran" laugarren diskoa atera eta urtebetera hain zuzen ere, 7.000 ale saldu ditu eta 50 zuzeneko eskaini penintsulan, Galiziakoetan sarreran agorrarazi zituelarik.

SES kantariaren disko berriak "Readmirando a condición" du izenburua. Estreinako diskoaren berrikusketa bat da sonoritate gehiago emateko asmoarekin, SESago izateko gogoarekin. Baina oraingoan, lehenbizikoan ez bezala, SES bera arduratuta goitik behera grabaketa, ekoizpena eta konponketa guztiak egiteaz. Zeharo desberdin geratu zaio, halaber. Abesti berri bat ere sartu du,  bideoa Youtuben dago ikusgai.

SES kantariaren musika ibilbideak ez du etenik izan, hazi eta hazi darama 2011n kaleratu zuenetik bere lehen diskoa. SES kantariak Galizian izugarrizko arrakasta izan du eta baita kanpoan ere, bere rock eklektikoari esker zeinak rocka eta bluesa nahasten dituen hegoamerikar kantautoreen ukituarekin eta, nola ez, "cantareira" (Galiziako usadiozko kantaria) barneak berotzen dizkin arimarekin.