Data: Martxoaren 9an, asteazkena.
Ordua: 11:00etan.
Lekua: Bira Elkartea, Erronda kalea, 2 (Bilbo).

Moonshine Wagon talde arabarraren laugarren diskoa “Self-destruction” da, disko kontzeptuala. Kritika soziala du. Oro har, gure egungo bizimodua “fast food” edo “janari azkarra” da. Dena azkar, dena iragankor, dena pilotu automatikoa aktibatuta. Gauza bakoitzak merezi duen balioa ez dugu ikusten, ez dugu denbora aprobetxatzen, eta estimu ia bakarra “fast foof” filosofiari eskaintzen diogu. Abestiek bluegrassaren espiritua dute, hegoaldeko rocka, metala eta folkarekin bustita. Diskoak abesti bi ditu euskaraz.

Moonshine Wagon taldeak bi abesti joko ditu akustikoan.

Deskargatu eta entzun "Janari azkarra" aurrerapen abestia: https://www.baga-biga.eus/mailing/mailing_moonshine/