Data: Azaroaren 15ean, asteazkena.
Ordua: 11:00etan.
Lekua: Bira Elkartea. Erronda kalea, 2 (Bilbo).
Haize-arrosa taldeak (Berriz, Bizkaia, 2022) musikaren denboraren orratzak gaurkotu ditu, horrek esan nahi du lehendik ere ibilitakoak direla musikaren zaldiko-maldikoan, gehien bat Ene Bada taldean aurreko mendeko 90eko hamarkadan. Eneritz Gorritxategi (ahotsa eta trikitia) eta Edurtzeta Ania (atsotsa eta perkusioak) dira proiektuaren muina. Folk-rock, Irish-folk-rock, pop-rock, country-rock, elektro-pop-triki, world-fusion, balada, flamenkoa, mex, fandangoa, a capella, ambient... Kantu bakoitzak dauka bere “haize-arrosa”. Haize-arrosa taldearen abestien protagonista emakumea da, era guztietakoa; beraiengatik salatu, aldarrikatu eta abesten dute. Feminismoaren oihua agertokitik eta diskoko kantuetatik.
Kantu bat joko dute.
Deskargatu eta entzun "Ez dogu zor ezer" abestia: https://www.baga-biga.eus/mailing/mailing_haizearrosa/