Olatz Zugasti musikari eta kantariaren zuzeneko musika ibilbidea sustatzeko lan egingo du hemendik aurrera Baga-Biga bulego integralak. Beraz, Olatz Zugastiren kontzertuen managementa kudeatuko du Baga-Bigak. Olatz Zugastik eskarmentu handiko lau taldekide ditu alboan (Ander Ederra gitarra akustiko eta elektrikoarekin, Ander Zulaika bateria eta perkusioan, Amaiur Cajaraville baxuan, Gratxina Lertxundi teklatu, flauta eta ahotsak), eta hauekin grabatu zuen 2019an kaleratutako zuzeneko diskoa, “Orion zuzenean” (Kantaita Enea). Seigarren disko hori gaur egungo zuzenekoaren bidetik doa. Musikarion laguntzaz Olatz Zugasti sonoritatearen bila abiatuko da kontzertu bakoitzean, eta honekin bilduko ditu kantatzen dituen gaien ildo nagusiak: maitasuna, herria, sena… Olatz Zugastiren ahots, gitarra eta harparekin, eskainiko dituen kontzertuak erakargarriak izango dira, oso zainduak eta goxotasun sentikorrarekin.