Modus Operandi taldeak euskarazko balada esanguratsuenetakoa den Latzen taldearen Laztana abestiari izugarrizko fereka eman dio egin duen bertsioarekin. Eztarriko korapilo sendoa askatzeko Aiora Renteriaren (Zea Mays) laguntza izan du Iñaki Ortiz de Villabak. Laztana kantuaren bertsioa konfort-zonatik atera eta rock atalera ekarri dute Josu Erviti ekoizle nafarraren lanarekin eta taldeko bateria jotzailea. Bideoa Iker Vilak zuzendu du.
Gaurgero, atzokoak gaurkotu ditu Modus Operandi taldeak.