Manifa taldeak (Portugalete, Barakaldo, 2003) punk-rock estiloko sei disko ondu ditu hogei urteko musika ibilbide distiratsuan. Punk-rocka ezarritako sistema hertsatzailea eraldatzeko eta hankaz gora jartzeko testu subertsibo, ironiko, kritiko eta autokritikoekin. Pailazokeria ziztrinak alboratu dituzte eta “Clowns of Anarchy” bezala izendatu dute euren jarduna. La Polla Records taldearen letra eta erritmoetara hurbilduko dira Deed Kenedys taldearen abiadura eta inertziaren eraginekin batera. Manifa taldeak kontzertu dinamiko eta jostagarriak ditu, eta xede nagusia da jendea iraultzaren zirimolan barneratzea testu esplizitu eta gordinekin non melodia punk-rockzale txinpartadunek entzulea erartzeko balio duten. Dena bizkor eta zorrotz. Manifa manifan doa etenik gabe edonongo eta edozein delarik agertokia. Poliziak ongi daki, bost axola, ordea, manifakoei.

 

Baga-Biga bulegoak babesa eman dio Manifa taldeari, eta hemendik aurrera Euskal Herriko kontzertuen kudeaketa Baga-Bigari dagokio.