Gure tximeletak askatu genituen eta urrun egin dute hegan. Hain urrun, jada ez direla zeruan ikusten ere. Lain taldean izugarri maite ditugun tximeletak badira ere, ezinezko bihurtu zaigu hauen kontrola. Min handiz diogu, Lain familiak azken kontzertuak egingo dituela 2016ko azarora arte. Izugarrizko bide ederra izan da, joan eta etorriekin. Imanol joan zen, Joseba eta Mikel elkartu ziren eta gure muina beti elkarrekiko familia maitasuna izan da. Hala ere, gure lanbide eta lan proiektu berriek ezinezko bihurtu dute aurrera jarraitzeak. Tximeletak askatu genituen eta hegan egin dute. Ume ginela hasi ginen, baina adin batera iritsi gara eta arrazoi zuten gure zaharrek zein ederra zen ardurarik gabe bizitzea ziotenean. Besterik gabe, ahalik eta agurrik goxo eta jendetsuenera ailegatu nahiko genuke gure agurra emateko. Beraz zuen herrian Lain taldeak jotzea nahi izanez gero, gurekin kontaktuan jarri eta bertan egoten saiatuko ginateke. Mila esker bidean gure alboan izan zaretenoi. Lain taldea badoa baina musikak hor jarraituko du betiko...
Lain taldea