Valentziako La Fúmiga taldearen kontratazioa eramango du Baga-Biga bulegoak Euskal Herrian.

  La Fúmiga (Alzira, Valentzia, 2012) taldea edo kolektiboa hamabi musikarik osatzen dute. Valentziera erabiltzen dute euren abestietan. Bi disko dituzte, “Espremedors” (Halley Records, 2019) eta “Fotosíntesi” (Halley Records, 2021), eta single mordoa eta Ep-ak. Jai-espiritua, kontzientzia sozial eta kolektiboa, abestien ikuspegi irekia, publiko zabalarengan iragazteko gaitasuna duen taldea da. Memorian azkar gelditzen diren abestiak egiteko indar berezia dute. Milioika eta ehunka mila entzuketa metatzen dituzten abestiak dituzte, hala nola “Mediterraneo”, “Havia de passar” eta “Ja no fa mal”.

  Egiten duten musika ezin da hitz gutxitan definitu, hamaika musika estilo hartzen baitituzte: popa, ska, Balkanetako erritmoak, brass band-a, folka, erritmo latinoak eta tropikalak, pop elektronikoa, disko musika eraginak eta abar. Festa handitu egiten dute doazen herrietan. Erakargarriak eta oso zintzoak letretan. Gogoratzeko taldea da La Fúmiga.