Azala-txapelpunk.png

Zorionak nire partez niretzako

8,00€/u

REF. BBCD183

8425402030127

Gitarra eta ahotsa baino ez duen diskoa izan, azken urteotan egin dudan diskorik organikoena da. Ez dago “moztu-itsatsi” eta “pintxazo” gutxi dago, garai batean bezala. Ia onak garenok batzuetan gauza onak egiten ditugu eta hau ona dela esango nuke. Azala eskuz eginda dago eta beste guztiarekin bilatzen nuen emaitza dela uste dut. Zorionak nire partez niretzako! 32 urte abestiak egiten, eta 20 urte Txapelpunk taldearekin. Urte hauetan guztietan nire alboan egon da, nire zati bat da. Berarekin hasi nintzen eta berarekin ospatu nahi dut. Hasieran ez genion elkarri ulertzen, hizkuntza banatan ariko bagina bezala. Atzamarrak odoletan izaten nituen ukitzen nuenean. Egun batean, ordea, gertatu zen, zinta isolatzaileekin nituen ezkerreko atzamarrek akordeak atera zizkion, eskuinak punteoarekin “g” puntua laztandu zuen. Une horretatik nire hutsune asko bete zituen, ez nekizkienak ere bai. “Zorionak nire partez niretzako”. Neure buruari egin diodan oparia da, 10 abesti dituen CDa. Nitaz ari diren barneko 10 kantu, baina “zutaz” ere bai.

  • TXAPELPUNK ()

Produktu gehiago erakutsi

20241124_210245_2_83bed2f64dcc98788de5aabe9f9812db.jpg
Produktua ikusi

9,99€

20241124_210042_2_1c4adec18f35de89588007010371a3fc.jpg
Produktua ikusi