STR-spotify-azala.png

Yathoyl

16,50€/u

REF. BBCD204

STR taldeak disko berezia argitaratu du: “YAHTOYL” (You Always Hurt The One You Love) edo “BMDMD” (Beti mintzen duzu maite duzuna). Bihotzetik bihotzera doan diskoa da. Digipackak 9 abestiko Pen Drive bat du, eta bonus track bezala 6 abestiko “Göxö” EPa. STR taldearen diskoak pop-trapa eta autotunea ditu osagairik indartsuenak, eta erritmo horien alboan daude hainbat osagai-laguntzaile, EDM (Electronic Dance Music), future bass, pop-funk eta askotariko zertzeladak. Letretan sentimenduen uhinak doinuetara ekarri dituzte, beharrezkoa ikusi baitute irudiaren estetikarekin lotzea STR taldearen ikuskizuna. Abestiek intentsitatearekin jokatuko dute baina tartea ere badago naretasun malenkoniatsuaz bustiriko doinuetarako. Maitasuna, harremanak, bizitza, sentimenduak, sexua dira taldeak erabilitako gaiak testuak biribiltzeko, queer zipriztinekin. Eta kritikarako uneak ere badituzte, gizartea kritikatuko dute honek duen obsesioa sentimenduei eta gauzei izenak jartzeko eta kalifikatzeko.

  • STR ( _Musika Taldeak, Pop - Rock, )