acidoC-azala.png

Stereopropulsion

4,84€/u

REF. BBCD13

Acido C taldearen bigarren lanak “Stereopropulsion” izenburua du. Diskoaren sensualitatea nabarmena da eta gainezka egiten du; doinu bakoitzak fereka goxo baten indar psikologikoa du, dantzarako bultzada intimoa, kantuek transportatu egiten zaituzte sterepropulsioraino. Mugimendu elektrifikanteak batzuetan, mantsoak eta hipersensibleak besteetan. Kantuak batzuetan ziztu bizian doaz eta gero erritmo geldoak hartzen dituzte, lasaitasunari tartea eskaintzeko asmoz. Bozgoragailuez beteriko kohete intermusikala. 70eko eta 80ko hamarkadetako musika beltzaren arnasa du diskoak. Disko retroa dela ere esan daiteke; garai horien errebisioa da “Stereopropulsion”. Disko house gogotsua, funk zalapartatsua, soul sentiberatsua, dantzarako musika beltza, acid jazz txundigarria, mugimendurako erritmo alaiak, haize atal bikaina, sintetizadoreen ukitu dirdiratsuak programazioekin nahastuta, perkusio eta gitarra biribilak irribarre handiaren bila. Goxotasuna, hurbiltasuna. Acido C, berez koipe garbitzaile eraginkorra.

  • ACIDO C ()