AZALA.png

Post mortem

9,99€/u

REF. BBCD207

8425402030325

La Furiaren laugarren diskoa “Post mortem” da. Diskoak hamar rap kantu eklektiko batu ditu. Rapa du oinarri intelektual eta musikala, baina feminista ikuspuntutik. Lehenago da feminista rapzalea baino. La Furia rapzaleak feminismoaren barrunbeetatik ateratako abestiak egin ditu, poesia politiko eta ekintzailea feminismo bilakatuta, ahotsaren aldarri sakona. Esaldi bakoitzak berebiziko indar bizizalea du. Ez dago eztarriko korapilorik, gardentasuna bistakoa da harreman botere hertsatzaileari koska egiteko, baita patriarkatuaren zirrikitu txikienari ere, arau normatiboak pikutara botatzeko. Bizitzaren aldarteak daude “Post mortem” izenburuan, bizitzeko jaio baikara, disfrutatzeko. Bakardadeak sorrarazten dituen ibaiadar guztien aurka doa, gero feminismoaren bihurguneek dena bustitzeko askatasunaren bidean, behin eta berriro. La Furiak hamaika musika jantzi erabili ditu oinarrietan (sehaska -kantua, punka, industriala, elektronika, technoa, EDM, IDM,rocka, elektro swinga, reggaetona, erromeria) eta guztietan ahotsaren xarmantasunak erakarriko gaitu apropos aukeratutako letrekin. La Furia zeharo gustura geratu da emaitzarekin. “Post morten” diskoa bereiztera dator zer den garrantzitsua eta zer premiazkoa.

  • LA FURIA ( _Musika Taldeak, Rap-Elektronika, )

Produktu gehiago erakutsi

20241124_210245_2_83bed2f64dcc98788de5aabe9f9812db.jpg
Produktua ikusi

9,99€

20241124_210042_2_1c4adec18f35de89588007010371a3fc.jpg
Produktua ikusi