etsaiakeroak_noiz-arte-azala.png

Noiz arte

6,05€/u

REF. BBCD185

EtsaiakEroak... Noiz arte? ¿Hasta cuándo? EtsaiakEroak taldeak agian esan dezake egindako esaldi erabili-erabilia: "hirugarrenean asmatu". Taldea osatu eta hirugarren urtera etorri da hirugarren diskoa, "Noiz arte? ¿Hasta cuándo?". Auo kantariak oraindik ez du etsi nahi eta ez du etsiko. Etsaiak taldea 1987an sortu ondoren, musikan buru-belarri dabil, orain EtsaiakEroak taldeko buruzagi eta frontmanak talde sendoa biribildu du alboan: Jon Estankona (Rat-zinger ohia) baterian, Dann Hoyos gitarra jotzaile ospetsua, Josu Holly Brandy baxuan, Axular Arizmendi perkusioan eta AME estudioko eta zuzeneko teknikaria. Beraz, EtsaiakEroak une egokian dago jauzia emateko. Diskoak laguntzaile finak ditu: Toki, Juan S.A. eta Aneguria etorkizun handiko rap zalea.

  • ETSAIAKEROAK ()