Disturbio-AZALA.png

Muy Toxico

4,84€/u

REF. BBCD31

Disturbio taldeak “Muy Toxiko” diskoan zer eskainiko dion entzuleari oso garbi erakutsi nahi du hasiera-hasieratik. Gitarra akopleak paso ematen dio bateria kolpe indartsuei, eta berriro gitarra zorrotza gehi distortsioa eta pisu handia. Oinarri erritmiko latza eta zama izugarria lehen segundotik. Gero, ahots lodia eta pixka bat apurtua. Ahotsak lelo ozen, garden eta erakargarriak zuzentzen ditu. Disturbio taldeak pisu itzela erantsi dio bere “Muy tóxiko” diskoari. Bigarren lanean antzeman daitezke ere orain Disturbio taldeak diskoari ematen dion kutsua. “Muy tóxiko” diskoaren oinarria hard-rock indartsuan dago. Rock and rollaren zama astuna, gitarren distortsio zorrotza, abesti arinak eta motzak, punkaren keinu adierazkorrak eta hard, hard eta hard. Hard estiloak ez du esan nahi abestiak entzuteko zailak direnik. Oso azkar entzuten da diskoa, ez da errepikakorra gertatzen. Diskoak soinu paregabea du eta produkzioan egindako lana bikaina da. Disturbio taldeak abestiren bat euskaraz egingo zuela aurreratu zuen bigarren diskoaren aurkezpenean, eta hona hemen “Irrikan nago” abestia

  • DISTURBIO ()