portada-linea2-1.png

Mundo sin corazon

4,84€/u

REF. BBCD3

Kaleko olerkariak badirela askotan entzuten dugu, askotan kale bazterretan jendearen joan-etorriak begiratzen dituzten olerkariak dira hauek, miseriak eta pozak beraien olerkietan nahasten dituzte eta galderei erantzunak bilatu gabe, gure belarrietara bidaltzen dituzte errealitatearen kronika laburrak. Horrelakoa da LINEA 2 taldearen musika, Basauriko kaleetan sortutako lau olerkari gazteen bihotz gabeko mundu baten azalpenak. Musika da talde honen bizitza eta beraien disko berri honetan ere horrela islatzen dute, beraien gitarrak eta eztarriak dira kaleko arazoei kritika zorrotza egiteko hautatutako armarik onenak, betiko rock&rolaren gerizpean eskaintzen dizkiguten hamar abestien bilduma.

  • LINEA2 ()