ETSAIAKEROAK--AZALA-LUR3000px.j.png

Lur errebeldean

8,47€/u

REF. BBCD173

EtsaiakEroak taldearen bigarren diskoa, “Lur errebeldean”, musika matxinoaren bigarren kolpe bortitza da. EtsaiakEroak taldeak musika ulertzeko modua muturrekoa da, erdibidekoa bide ertzean utzita. Abiadura ahotsean, raparen trebetasuna, ziztu bizian gitarretan, baxuan txinparta, baterian kolpe zorrotza eta latza eta perkusioetan bizipozaren kontrapuntua. Trinko eta kamutsik gabe doa hard-corea metalaren ondarearekin babestuta eta punkaren keinuekin lagunduta. EtsaiakEroak taldearen musikari kolorea emateko perkusioen pilula magikoak daude, melodia tribalen dantzagarritasuna atxikitzeko, su urdinetan edonor kiskaltzeko arrazoiak dira. Aurreskuaren bertsio biribila egin dute, euskal sena eta tradizioari gorazarre egiteko, euskal kutsua hard-corearen esparruan, denek jakin dezaten bidean doala EtsaiakEroak. Soinu eta ekoizpen izugarria, puntakoa.

  • ETSAIAKEROAK ()