RP-Lobotomiak-Portada-cuadrado1200x1200.j.png

Lobotomiak

12,10€/u

REF. BBCD192

Revolta Permanent taldearen laugarren diskoak “Lobotomiak” du izenburua, eta musikak bi oinarri nagusi ditu. Bat. Hitzen tresna komunikatzailea rapa da. Hitzek berebiziko garrantzia dute Revolta Permanet bezalako talde batentzat, eta, gainera, izen hori edukita gehiago. Bi. Musika elektronikoaren erabilera zabala da. Gaurko teknologiarekin eraiki dira soinu eta melodiak. Elektronika garaikidearekin batera musika industrialak elektronikarekin topo egin zuteneko hamaika eragin daude Revolta Permanent taldearen “Lobotomiak” diskoan. Batez ere Belgika eta Alemanian piztutako elektronikaren sua 1980 eta 1990eko hamarkada haietatik datozkio oraingo keak Revolta Permanent taldeari. Letra sutsu eta engaiatuak elektronikarekin uztartzea da Revoltaren musikaren mami eta osagaiak. Musika elektronikoak, rock industrialak eta trip-hop soinuak iraultzarako garrasia dira, adikzioa dakar moral salbatzaileari gorrotoa izatea mundua apurtu digutelako, eta beti dago aukera mailua erabiltzeko.

  • REVOLTA PERMANENT ()