GATIBUazala.png

Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik

12,10€/u

REF. BBCD29

Gatibu taldearen hirugarren diskoak “Laino guztien gainetik eta sasi guztien azpitik” du izenburua eta Gatibu taldeak berak ekoitzi du. Grabaketak “La casa de Iñaki” (Muxika) eta “Lorentzo Records” (Berriz) estudioetan egin da 2008ko uztaila, iraila, urria eta azaroan. Perkusioak, soinu teknikaria eta nahasketak egiteko Iñigo Etxebarrieta "Pitu" egon da. Teknikari laguntzailea Aitor Ariño izan da. Mastering-a Iñaki "Uoho” Antonek egin du. Koruak egiten Iñigo San Anton eta Asier Gusmano “Set” ibili dira. Diskoaren diseinua Noe Galarzak egin du. Santi Salvador eta Khuruts Begoña (bideoklipa) argazkien arduradun dira. Gatibu taldeak letretan, goxo eta maltzur, berotasuna, intimitatea, sentsualtasuna eta askatasun aldarriak hedatzen ditu. Gatibu taldearen “Laino guztien gainetik eta sasi guztien azpitik” hirugarren diskoa tenpo erdiko abestiz osatuta dago. Rocka Gatibu taldearen erara. Sentimenduz jositako abestiak. Intentsitatea nota bakoitzean. Inoiz hartzen dute abiadura baina laster itzultzen da Gatibu taldearen beraren erritmora. Kantuek lasai hartzen dute arnasa. Diskoaren oinarri erritmikoa eramaten duten tresnak batera grabatuta daude; horrek batasun ikaragarria ematen dio soinuari. Bateriaren kolpe zehatz eta lasaiek garbitasun irudia eransten diote Gatibu taldeari; baxuaren indar eta loditasun ezinbestekoa, itsasoko olatuen antzera. Gatibu taldearen espirituaren enborra gitarraren bertute naturalean dago. Makila magikoa dirudi eta abestiak xarmangarri bihurtzen ditu entzulea liluraraziz. Eta Gatibu taldea intentsua bada, ahotsaren uholde erakargarrian eta indartsuan dagoelako da. Gatibu taldeak zama handiko hamar abesti utzi dizkigu, gero eta entzunaldi gehiago emanez ohartuko gara diskoaren ezaugarri horretaz. Gatiburi gutiziatuta geratuko zara.

  • GATIBU ()