KORRONTZI-BENEFIC-azala.png

Korrontzi Benefic

12,10€/u

REF. BBCD159

Proiektu berriak Benefic du deitura eta horretarako TDH-GIZAKIEN LURRA fundazioarekin eta AITZINA-AEFAT elkartearekin batera Korrontzi taldeak bultzatu du ekimena. Ez da disko eta kantu bat bakarrik, sustengu ekonomikoa emango zaie elkarte hauen bidez gaixotasun desberdinak dituzten umeei. Haur horiek egindako marrazkiekin hamar postal egin dira zabalkundea gehitzeko “benefic” elkartasun ekintzari. Hau dio Agus Barandiaranek: “esaten da musikak eragin harrigarria daukala gure burmuinean. Musikak daukan indarra guztion barnean dauka eragina, gure barneak astinduz, hunkituz eta gure bihotzak alaituz. Horrela sentitzen dugu guk Korrontzi taldearen musika eta beronen bitartez eskaini nahi diegu gure laguntza munduan dauden hainbat haur gaixoei; gure musika tradizionalaz baliatuz, gure apurtxoa jarri nahi dugu haien bizipozerako, musikak norberarengan lortzen duena beste ezerk ez baitu lortzen”.

  • KORRONTZI ()