azala-karma.png

Karma

12,10€/u

REF. BBCD214

La Topadora taldearen bigarren diskoak “Karma” du izenburua. Talde nafarraren maitasuna askotariko musika estiloetara lerrotuta dago jaiotzaren egunetik. Musikaren sailkapen bakarrera edo zehatz batera mugatzea ezinezkoa da. Erromako zubi musikala eraiki dute Nafarroan. Kantu batetik bestera doazen ibaiak zeharkatzeko tresna biribila du esku artean La Topadora taldeak. Kaliforniatik Kubara, Kubatik Kolonbiara, Kolonbiatik Jamaikara eta Jamaikatik Afrikara. Hori da hori musika estiloetan jausika ibiltzea, biribilketa lasaian, ederrean. La Topadorak erlearen ziztada dauka baina era berean ezti bikaina egiten daki. Erritmo askotarikoa abestietan, lore batetik bestera, doinu onenaren bila (ska, latin-ska, reggaea, cumbia,elektronika). “Muxu” abestiak azaldu dezake taldearen alde kamaleonikoa. Diskoko abesti guztiak maitasunez eta leunki musukatzera doa, joko polita egitea da helburua. Kantu bakoitzak aldaera eta tenperamentua dauka entzulea gatibatu eta erakartzeko. Hor dago La Topadora taldearen sekretua, kantu politak eta eraginkorrak egitea. Karma da adibidea. Laburtuta, La Topadora musika erritmoak modu eraginkor eta onean lantzeko tresna polifazetikoa da.

  • LA TOPADORA ()