ost-azala.png

Inorena ez den lurrean

4,84€/u

REF. BBCD32

OST taldearen laugarren diskoa (Inorena ez den lurrean) aurrekoak bezala metalaren eremuan dago. Metal indartsua, sarkorra, boteretsua, lodia. Baina dena ez da horrela. Tarte desberdinek ematen diote OST taldeari mutur-muturreko metal taldea ez izatea. Une leunak ere badira diskoan zehar, “Ezagutzen ez dena” adibidez. OST taldean pisurik latzena gitarrek eusten dute. Gitarrek eransten diote zamarik eraginkorrena, soinuaren loditasuna gitarren araberakoa da. Ahotsak laguntzen dio zeregin horretan gitarrari, zakarra, guturala, latza, urratua agertzen da ahotsa, baina galdu gabe melodikotasuna; eta noiz behinka erabat garbia ageri da. Bi modu metal bakarra egiteko. Baxuaren laguntza, ezinbestekoa; bateriaren sakontasuna, derrigorrezkoa. Abiadura ez da azkarregia, taldean indar gehiago du soinuaren loditasunak. Diskoa ongien definitzen duen abestia “Gelditu denbora” luzea da. Bertan dauden tarte bortitzak, leunak, oihuak eta ahots gardenak, mezuak batu egiten dira. Dena den, bitxikeriak ere baditu diskoak eta metalaren ingurutik aldenduta, “Dena den...” abestiak Kataluniako rumbaren aztarnak ditu eta El Ultimo de la Fila taldearen besoetara hurbiltzen da. Eta bihar ere eguzkia; agian lainopean, baina eguzkia.

  • OST ()