Belatz-Portada-12x12-RGB.png

Hotz egin duen arren

12,10€/u

REF. BBCD191

Belatz taldearen bigarren diskoaren izenburua da “Hotz egin duen arren”, eta gernikarrek osatu duten rockak poparen astindu alai eta erakargarriak ditu. Belatz taldeak rocka egiteko erabilitako ore amak kolore, erritmo, doinu eta zapore asko ditu. Belatz oratzaile trebea da, rocka esku askotan utzi du: poparen erraztasunean, grunge leunenaren ukituetan, rock gogorraren atzaparretan, elektronikaren tantetan, baladaren gozotasunean, rock trinkoaren ziztadetan, rock amultsuaren besoetan. Hori guztia da Belatz, eta argazkia argiagoa egiteko, hemen beste adibideak: batzuetan AC/DC, edo Muse, edo Gatibu, edo The Police, edo Nirvana, edo U2, baina beti Belatz. Euskara batuan eta beste askotan Gernikako bizkaieran abestu du Belatz taldeak. Rock erakargarria, hamaika rock osagairekin egindako ogi samurra.

  • BELATZ ()