Hipokrisia eta faxismoaren aurka
4,01€/u
REF. BBCD34
689076019408
Des-Kontrol taldearen seigarren diskoa “Hipokrisia eta faxismoaren aurka” urrian eta azaroan grabatu da Arrasateko Etxezarreta baserrian eta IZ estudioan (Amasa). Soinu teknikaria: Haritz Harreguy. “Pakean utzi arte” eta “Hay algo aquí que va mal” abestiak Doctor Master (Pasaia) estudioan nahastu dira. Nahasketak: Haritz Harreguy eta Des-Kontrol. Ñakok ekoitzi eta koordinatu du. “Hipokrisia eta faxismoaren aurka”. Abesti berria propio eginda elkartasun disko honetarako. Musika Des-Kontol taldeak egin du. Testua Xabier Silveira bertsolariak idatzi du eta abestiaren hasierako bertsoa botatzen du, Fermin Muguruzak koruak egin ditu. “No hay sitio para ti”. Abesti hau Bilboko MCD talde ospetsuaren bertsioa da. Niko (MCD) eta Podri dabiltza koruak egiten, Iñigitok (Etsaiak) gitarra sartu du. “Duintasunez eutsi”. Izenburu bereko diskoan agertzen den kantuaren bertsioa da. Laguntzaile zerrendarik luzeena du abesti honek: Gari (ahotsak), Iñigo Velez de Mendizabal eta Mikel Balenziaga (Athletic), Mikel Gonzalez, Eñaut Zubikarai eta Jon Ansotegi (Real Sociedad), Aitor Lopez Rekarte “Bonba”, Aiara, Arrate, Iraiz, Erik eta Oinatz (gaztetxoak) koruak egin dituzte. Porrotxek animoak ematen dizkio Des-Kontrol taldeari. “Hay algo aquí que va mal”. The Specials taldeak egindako abestia da eta gero Stiff Litle Fingers taldeak jo zuen. Euskal Herrian Kortatu taldeak bertsionatu zuen eta gure artean klasiko bihurtu. Fermin Muguruza (ahotsa), Ion Tronbon (tronboia), Jul (Rip), eta Dieguillo (Antisocial) koruetan daude. “Makina lehertu arte”. Des-Kontrol taldearen abesti berria. Fer (Kuraia), Xabi eta Aguayiko (Kaotiko) agertzen dira koruak egiten. “Pakean utzi arte”. Hertzainak taldearen abesti mitikoa. Gasteizko Piti eta Usurbilgo Naskas autonomoak hil zirenean egindako abesti esanguratsua. Barrikada taldeko El Drogasek ahotsa sartu du, Keuk eta Haritz Harreguyk gitarra jo dute.
- DES-KONTROL ()
Produktu gehiago erakutsi
15,00€
9,99€
9,99€