Portada-Spotify-3000x3000.png

Euskal Herriko Runba

12,10€/u

REF. BBCD202

  Kilimak taldearen estreinako lana da “Euskal Herriko runba” diskoa. Sei abesti ditu, bost euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Izenburua tautologikoa da hein handi batean, izenburuak bistan uzten duelako zer erritmo jorratzen diren diskoan. Runba eta runba, eta swing bat; hots, jaia, bozkarioa, alaitasuna eta poza. Non Kilimak, han giro atsegina. Kontzertuetan hankak eta besoak runba estiloan astintzeko parada zoragarria eskaintzen digute, eta abesteko ere bai. Entzulea erakarri egiten dute erritmo xume eta dantzagarriekin. Euskal runbaren ziklo berri baten hasierako urratsak egin ditu Kilimak taldeak 2018tik aurrera. Kilimak taldearen “Euskal Herriko runba” diskoak protagonismo musikala izateko osagai asko ditu, jendeak alaitasuna nahi duelako, Euskal Herriak alaitasuna aldarrikatu nahi duelako. Kilimaken runbak entzun eta ikusi ondoren festa dator, seguru. Kilimak taldearen runba melodiek lelo errazak dituzte, entzundakoa istantean errepikatzeko modukoak. Testu biribilek melodiei samurtuko dizkiete lanak. Runbak nahitaez izan behar du itsaskor istantean. Kilimak taldea gai izan da sei abestirekin indar paregabe hori emateko diskoari. Kilimak taldearen runbek alaitasun bortitzaren eragina izango dute entzulearengan, eta emaitza laster barreiatuko da Euskal Herrian. Beti delako garaia gorputza dantzan jartzeko, poztasunez bizitzeko, maitasunarekin gozatzeko, lagunartera zoriontasuna ekartzeko, runba euskaraz ezagutzeko.

  • KILIMAK ( _Musika Taldeak, Ska - Reggae - Rumba, )