Pantxoa_carrere_azala.png

Esperantzan

12,10€/u

REF. BBCD210

Pantxoaren musika ibilbidean kantua bitartekoa edo baliabidea izan da askatasunaren helburua lortzeko, Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatzeko, euskararen defentsarik onena egiteko. Herri libre bat anaitasunean. Esperantza horrekin jardun du abesti mitikoen partaidea den Pantxoak, interpretazioa landu du sormena baino gehiago, eta Euskal Herriko kantu esanguratsuenetarikoak haren ahotsarekin ezagutu ditugu. Abesti berriak datozenean eragina du 70eko eta 80ko hamarkadetan kantatu genituen abestien xarmak. Oroitzapen horrek erakartzen gaitu ahotsa entzutearekin batera. Pantxoa ospetsuak ongi jakin du nola atondu bere ahots kilikaria musikarekin (ikus beheko zerrenda). Bai, Pantxoaren “Esperantzan” diskoak kantautoreen hitzordua du, folka, tradizioa eta poparen amantalak erabiliz. Gertukoa egingo zaigu, sentibera, eta harekin batera kantatzeko astindua etorriko zaigu jarraian. Pantxoaren filosofia honela laburtu daiteke: kanta ezazu euskalduna, kanta iezaiozu zure herriari, zapaldutako herri eta gizaki guztiei, abestu maitasunari. Hori ez da, soilik, esperantza. Hori, batez ere, ekintza engaiatua da disko eta kantu bilakatuta.

  • PANTXOA CARRERE ()