jexuxmai-caratula.png

Errekan gora

10,89€/u

REF. BBCD109

Jexuxmai Lopetegi kantaria seigarren diskora iritsi da “Errekan gora” diskoarekin. Bizitza pasatzen dugu pentsatzen ze gauza gorde edo atxiki. Beste batzuetan, ordea, pentsatu gabe pilatu ohi dugu erabilpenik emango ez diegun tresna zein pentsamenduak. Espazio kontuak dira. Urri ibiliz gero, etengabeko aldaketak etxeko espazioaren diseinua txukun edukitzeko. Gauzen eta pentsamenduen kartografia. Kantuetan beste horrenbeste gertatzen da. Buruan edukiko ditugu interesatzen zaizkigun nota, melodia, doinu eta abestiak. Kantuen kartografia 1:1 eskalan. Kantuen armairua beteta dakar Jexuxmai Lopetegik. Edozein ate irekita ere, kantuaren armonia ekologikoa segituan usainduko dugu. Armairuak zenbat ate, hainbat erritmo dotoreziaz horniturik. Erritmo aniztasunak alaitu egingo du diskoa. Diskoaren armairuan libre doaz rock espirituarekin batera country, jazz, balada, balsa… zein melodia goxoak bere liluratasunean. Diskoaren zirrikituek burura ekarriko dizkigute gure oroimen eternalean ditugun abestien zantzuak, zera…

  • JEXUSMAI LOPETEGI ()