Kaotiko-E.H.-Calling-Portada.png

E.H. Calling

10,89€/u

REF. BBCD101

Kaotiko taldearen zortzigarren diskoa “E. H. calling” da. Kaotiko taldearen emisioak punk eta rockarekin astinduko ditu bazterrak. Abesti borobilak, laburrak eta zuzenak SA taldeko Jimmy-k ekoiztuta. Kaotiko taldeak The Clash taldeari lapurtu dio izenburuaren ideia eta Euskal Herrira ekarriko du dei hori eta gainontzeko herrietara zabalduko du gizateria gupida gabe mugi dadin ezarritako orden mundialaren aurka. Deia kirats nardagarria desager dadin. Sistema politikoen boterearen kolpe guztiak herri xumeak jasan ditu historikoki eta horrela segituko du ez bazaio galga jartzen. Kaotiko taldeak deia arro zabaldu nahi du arlo guztietan, hitzek zapalkuntza politikoa, ekonomikoa, soziala… aipatzen dituzte eta dei sakona ordena aldatzeko ahalik eta azkarren. Kaotiko taldearen “E. H. calling” punk doinu garden, gordin eta trinkoz beteta dator. Punk doinuen babesean itzelezko koruak. Kantu arin, azkar, labur eta melodiaz blai eratu dituzte behin eta berriro. Baina badu kanpoko eragin handi bat lan honek, Jimmy SA taldekoak gogortasuna ezarri dio Kaotiko taldearen soinuari, hau lodiagoa bihurtuz.

  • KAOTIKO ()