Portada.png

Dantza gaitezen hil arte

9,99€/u

REF. BBCD197

8425402030233

Modus Operandi taldeak musika erritmo berriak jorratu ditu “Dantza gaitezen hil arte” bigarren diskoan. Lau dira berezitasunak eman diotenak maila handiagoa Modus Operandi taldearen bigarren diskoari. Ska-rock binomioa apurtzea hamaika erritmo bizigarriekin atontzeko (funk, punk, saltsa, rap, reggetoia, dance, pop, tex-mex, latin...). Hiru musikari berriren fitxaketa erakargarria (Diego Martinez -Luz de Putas-, Joseba San Sebastian -Sen- eta Josu Erbiti -Iseo, Tximeleta, Txarrena-). Maitasuna amodioaren garrantziarekin eta borroka batzen dituzten hitzak. Eta laugarrena, Josu Erviti
musika ekoizle eta soinu teknikari nafarraren ekarpen absulutoa. Azal-azaleko entzunaldiarekin irudi dezake Modus Operandi taldearen bigarren diskoa aurrekoaren ildotik doala, antzekoak direla. Iñaki Ortiz de Villalba abeslariaren ahotsak pentsaraz diezaguke ez dagoela ekarpen berririk. Bigarren diskoak, ordea, aberastasun bikainak ditu kantuen tratamenduetan, zirrikituetan. Dantza da Modus Operandi taldearen musika jaiaren egitarau bakarra. Bizitzaren dantza dantzatuko dugu muturreko gonbidapen batekin, hots, dantza gaitezela hil arte. Dantzek kantuak behar dituztenez, aukera aparta eskaini digu Modus Operandi taldeak esateko ez dela amodiorik gabeko bizitzarik, ez dela borrokarik gabeko bizitzarik, ez dela dantzarik gabeko bizitzarik.

  • MODUS OPERANDI ( _Musika Taldeak, Pop - Rock, )

Produktu gehiago erakutsi

20241124_210245_2_83bed2f64dcc98788de5aabe9f9812db.jpg
Produktua ikusi

9,99€

20241124_210042_2_1c4adec18f35de89588007010371a3fc.jpg
Produktua ikusi