MO23_Azala_3000x3000.png

Atzo / Gaur

14,52€/u

REF. BBCD 216-217

Modus Operandi taldearen hirugarren diskoak (Atzo / Gaur) iragana eta oraina batu ditu erakusteko entzuleari etorkizun laburrean taldeak izango duen itxura musikala. “Atzo” diskoko bost abestiek euskal musika taldeei gorazarre egitea dute xede. Bost talde esanguratsu aukeratu dira, baina ez zaie bost horiei bakarrik egiten omenaldia. Taldeak irekian pentsatu du, ate irekien jardunaldia izango balitz bezala, eta Euskal Herriko musikaren berrikuspena egin du. Ez ditu, soil-soilik, bertsioak egin, moldaketa irekiak egitera ausartu da. Taldeak etorkizun laburrean izango duen musika ehundura josi du inolako konplexurik gabe. “Gaur” diskoak Modus Operandi berri bat dakar beste bost kantu berrirekin, nahiz eta kanturen batean aurreko bi diskoetako izpiren bat egon. Etorkizuneko Modus Operandi dago bi diskoetan. Taldeak asko irabazi du bigarren diskotik hona. Kantuak ekoizteko modu berria du Modus Operandik. Txukunketa horietan buru-belarri dago Josu Erviti bateria, teknikaria eta ekoizpenaren arduraduna.

  • MODUS OPERANDI ( _Musika Taldeak, Pop - Rock, )