arazi-azala.png

Arazi

4,84€/u

REF. BBCD12

Noizean Behin taldeak rockaren alderik indartsu eta boteretsuena dakarkigu, melodientzat tarte handia utziz. Gitarra sakon eta trinkoen erresuma, rock gogorraren txokoa, hausnarketaren eta kontzeptuaren bila dabil “Arazi”. Jarrerak sortu eta bideak ireki nahi ditu Noizean Behin taldeak. Melodiarako gero eta joera ukaezinagoa du “Arazi” diskoak. Batzuetan heavyaren bidea hartzen dute gitarrek baina une berean stonner arnasa duten gitarrak ere agertzen dira. Rock gordina eta pisutsua; hots, esan daiteke metala dela emaitza tresnetan. Ahotsek melodia aldarrikatzen eta bilatzen badute, zerbaitengatik izango da. Noizean Behin taldeak besoak zabaltzen dizkio hainbat musiken nahasketari. Ez dago kontraesanik. Noizean Behin musika honekin ari bada, talde barruan dutena sentitzeko da. Multzoan sinesteko, kolore aniztasunak ematen dien aberastasuna baloratzeko. Musikaren bila bizi dira. Testuetan euren buruari galderak egiten dizkiete, eurek baino ezin erantzun ditzaketenak. Gizakiaren erro galduak aurkitzeko pittinka.

  • NOIZEAN BEHIN ()