BASTARDIX-azala-RGB.j.png

Amestutako lurraldea

12,10€/u

REF. BBCD203

Bastardix taldearen “Amestutako lurraldea” bigarren diskoak etengabe erabiliko ditu musika-konstanteak, horiek baitira taldearen aldatu gabeko bizi-konstanteak. Musika pozkorra darabilte sistema eta gizartearen gabeziak eta hutsuneak kritikatzeko esperantza argi bat dutela buruan, amestutako lurralde aske horretan oinak jarri eta poztasunean bizi. Bastardix taldeak rocka eta zelta koloreko irlandar folka ditu oinarri sendo eta alai entzuleari helarazteko proposamen askatzaile eta jostalaria. Martxa, bai, eta engaiamendua ere bai. Bastardix taldearen musikak badauka indarra, dibertimendua eta letren atal soziala uztartzeko, nahiko zuzenak baitira, ironia barra-barra eta trufa mordoa. Kantu errazak entzuteko, konplexutasun gutxikoa baina erakartzailea aldi berean. Adoretsuak dira kontzertuetan kantuekin jendea txunditzeko. Josu Erviti teknikariak goi-goian utzi du taldearen maila. Kantuek soinu trinkoa dute eta rock bikaina nahasi dute folk erauntsiekin. Emaitzak efektu itsaskorra du lehen entzunalditik. Hori da Bastardix taldearen osagai interesgarriena; hots, rockaren abaniko zabalak, irlandar folkak eta zelta kutsuko aireak jaurtiko gaituela amestutako lurraldera non festa giroa iraunkor bilakatuko zaigun, nahiz eta balada tankerako doinu batzuk zerbait lasaitu jaitxoa. Salbuespenak, ordea, ez du Bastardix taldearen soinu-zirimola baretuko.

  • BASTARDIX ()