CELSIUS-32-caratula.png

Alas

4,84€/u

REF. BBCD7

Prestatu bidaiarako! Eguzkirako bidai amaigabea, non haren berotasunak  gidatuko  ditu  bide  zuzenetik   hegalaldi  honen partaideak. Hegoak zabaldu berri dituztelarik, Celsius 32eko bidaiariek prest dira jadanik lehendabiziko eguzkirako bidai bukaezina hasteko. Agian, hegoak hedatu berri dituztelako eta jarraitzaileen berotasunaz baliatuz amaigabeko bidai bat egin nahi dutelako, deitu diote “Alas” disko berri honi. Celsius32en lehendabiziko lanaren aurrean aurkitzen gara, lan rockeroa eta era berean metal doinu kutxuak bistan usten dituena. Gogorra ematen du, ezta? Dena den, ahots melodiko bati ezker, bilakatzen da leuna agian horren gogorra ematen duen talde hau. Hitzei dagokionez, egunerokotasunean edonori gerta dakizkioken egoerak adierazi nahi dizkigute Uribe Kostakoak. Amodio-ezamodioa, salaketa, nostalgia, edozerk dauka tokia disko honetan.

  • CELSIUS 32 ()