garilak26-1.png

Adrenalinaren zain

9,68€/u

REF. BBCD151

Garilak 26 erromeri talde bizkaitarraren lehen diskoak (Adrenalinaren zain) sei abesti berri ditu eta bonus track bezala Eguzkizaleak Bilboko konpartsaren 25garren urteurrena ospatzeko propio egindako “Mende laurden” abestia. Garilak 26 taldeak rockaren doinu zabalak landu ditu diskoan baina beti uztartuta eta gidatuta hiru euskal musika tresna bereziekin, trikitia, alboka eta albokotea hurrenez hurren. Trikitia eta albokaren doinuek emango diote Garilak 26 taldeari euskal musika tradizionalarekin lotura, eta hori da euren musikaren abiapuntua herriz herri defendatzeko euskal tradizioaren ikuspegia rockaren jarrerarekin nahastuta.

  • GARILAK 26 ()