Hesian taldeak "Hasiera" disko berria argitaratuko du azaroaren bukaeran eta diskoan dagoen "Nire bihotza" abestia aukeratu da single bezala, eta kantu horrekin egin du TAOM produktorak bideoklipa. Kantuaren letrak bihotz baten inguruan hitz egiten du, eta honek dakien bakarra da norberarena dela, eta berez, librea.