Guda Dantza taldeak bide berriak jorratu ditu “Pizten Doa” abestiarekin, aldaketaren estreinako urratsa. Gero antzeko kantu gehiago etorriko dira. Betidanik mirestu izan dugun musika beltza entzun daiteke, aurreko diskoan sartu genituen elektronikaren ñabardurak hobetu eta garatu ditugu. “Pizten doa” abestian funk eta pop soinuek elektronikarekin bat egiten dute. Daft Punk, Dua Lipa, Pharrell Williams edo Jamiroquai bezalako musikarien eragina sumatu daiteke, tarteak tarte. “Pizten Doa” kantu pertsonal bezain surrealista da, soinu proposamen garaikidea.
Bideoaren gidoia eta zuzendaritza: Iker Maguregi.
Argazki zuzendaria: Andrea Martinez.
Zuzendaritza artistikoa: Olaia Cabezas.
Estilismoa: Karla Biondini.
Kamara laguntzailea: Ander Mujika.
Dantzaria: Diego Urdangarin.